
GORKA CATEDIANO
MARIA ZUBIMENDI
JON ANSORENA
Zumaia, 1994. Miren Iñargarekin ikasi zuen, eta, ondoren, Musikene – Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian, Iñaki Alberdirekin. Aurrerago, musika garaikidean espezializatutako Master programa bat bukatu zuen nota altuenekin Basileako Musikhochschule FHNW zentroan (Suitza), maila handiko interprete handien tutoretzapean; hala nola, Mike Svoboda, Marcus Weiss o Jürg Henneberger.
Hainbat jaialditan parte hartzeaz gain, hainbat sari irabazi ditu parte hartu duen nazio mailako nahiz nazioarteko lehiaketetan, eta horien artean nabarmentzen dira Erromako Concorso Internazionale di Firsarmonica Santa Cecilia sariketako aurreneko saria, International Akkordeon Wettweberb Klingenthal 2014 lehiaketako bigarrena edota Arrasate Hiria 2018 Nazioarteko Lehiaketako aurrenekoa.
Bakarka nahiz ganbera formazio ezberdinetan, ospe handiko interpreteen obrak estreinatu ditu: R. Lazkano, J.M. Sánchez–Verdú, M.E. Luc, S. Avramidou edo G. Moreno. Interprete bakarlari gisa egindako lanaz gain, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak gonbidatuta jo du, eta kolaborazioan aritzen da PluralEnsemble, Zone Experimentale, Ciklus Ensemble, Tanar Quartet edo Akoncert Ensemblerekin.
Miranda de Ebro, 1992. Gasteizko “Jesús Guridi” Kontserbatorioan ikasi zuen, eta Musikene – Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian, Javier Alonso, Lorenzo Ferrándiz, José A. Trigueros eta Antonio Domingorekin. 2018an Hagako (Herbehereak) Koninklijk Conservatorium zentroan Master programa bat bukatu zuen nota altuenekin, ospe handiko interpreteen gidaritzapean; Hans Zonderop, Theun van Nieuwburg, Niels Meliefste, Pepe García eta Rob Verhagen.
IKKO Percussion Group, abangoardiako sorkuntzarekin konprometituta lanean aritzen den perkusio laukotearen sortzailea ere bada. Bakarlari moduan sariak eskuratu ditu Italy Percussion Competition, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa edo Muestra Musical Regino Sainz de la Maza lehiaketetan.
Kolaborazioan aritu da ondorengo taldeetan: Nederlands Philharmonisch Orkest, Residentie Orkest, Slagwerk Den Haag, ASKO|Schönberg Ensemble, Atlas Ensemble, Nederlands Blazer Ensemble, Bilbao Sinfonietta, Orquesta Verum, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Hernani, 1992. Donostiako “Francisco Escudero” Kontserbatorioan ikasi zuen, eta ondoren, Musikene – Euskal Herriko goi-mailako musika-ikastegian, Aitor Amilibiarekin. Horrez gain, bere prestakuntzarako erabakigarriak izan dira interprete handi batzuek emandako klaseak; hala nola, Iñaki Alberdi, Jabi Alonso, Jose Ignazio Ansorena, Sèverine Ballon, Miquel Bernat, Alfonso Gómerz edota Garth Knox.
Tradiziozko musika interprete lana tresnaren beraren eta errepertorio berritzaileagoaren gaineko ikerketarekin partekatzen du. Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko partaidea da gaur egun, eta, era berean, Euskal Herriko egungo musikarekin konpromisoan lan egiten duten hainbat elkarte eta erakundeetan hartzen du parten; esaterako, Musikagileak – Euskal Herriko Musikagileen Elkartea -, Euskal Herriko Musika Bulegoa...
Bestelako formazio eta talderekin ere aritu da lanean: Silboberri, Ensemble XARE, Ciklus Ensemble. Eta hainbat jaialditan hartu du parte: Gargonza – Arts, Donostiako Musika Hamabostaldia, Bernaola Jaialdia, Musikagileak Musika Garaikdearen Zirkuitua edo Musikaste.