top of page
1_edited.png

   ZUKAN

Txistua, akordeoia eta perkusioa bezalako ohiz kanpoko hiru instrumentu bateratzen dituen talde hau 2014 an sortu zen. 

ZUKAN sortu zenean, taldekideek bazekiten oinarrizko arazo bati egin beharko ziotela aurre: instrumentu talde honetarako errepertorio original ezari. Horregatik, erabaki zuten obra berriak sortzeko helburua zuen proiektu bat martxan jartzea, konpositore desberdinen elkarlanaren bitartez. 

Sortzaileei eskatu zitzaien baldintza bakarra  instrumentu konbinazio berezi honi buruz beren ikuspuntua paperean plasmatzea izan zen. Gainerako parametro guztiak -iraupena, orkestazioa, ikuskera estetikoa, etab.- beraien esku geratzen ziren. 

PROIEKTUAK

SOINUZKO BEGIRADAK

Taldearen proiekturik garrantzitsuena da, non konpositore bakoitzak hirukoteari buruzko soinuzko begirada propioa erakusteko aukera duen. Zukanek ahots berri bat eransten die beren instrumentuei meta berriak bilatuz, egungo konpositore desberdinen elkarlanaren bitartez. 

DISZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

Fran Dominguezek idatzitako Suite bat da, non musika elektronikoa, zuzeneko musika, poesia eta dantza nahasten diren. Ikuskizun honetan tradizioa eta abangoardia fusionatzen dira aipatutako disziplina artistiko desberdin horien bidez.

ZUKAN 220V50H

Ikerkuntza Elektronikoa trio Zukanen 2019rako proposamen berria da zeinen bitartez hirukoteak bere errepertorioa puntu haustaile eta guztiz berritzailera eraman nahi duen egungo teknologia berriak beren instrumentuetan txertatuz, Juan Luis Montoro, Hugo Morales eta Brais Novoaren laguntzaz.

PROIEKTU PEDAGOGIKOA

Urtzi Iraizozek idatzi eta konposatutako ipuin musikala, 3 eta 6 urteko umeei zuzendua. Gizarteko aspektuak tratatzea, eta batez ere musika eta antzerkiaren bitartez heztea da proiektu honen helburu nagusia.

GURE ERREPERTORIOA

SOINUZKO BEGIRADAK

ZUKANEN ENKARGUAK (formazio osorako)

- Hamaika ilargi (2015)- Jagoba Astiazaran

- Seis miradas sobre ... (2016)- Francisco Dominguez

- Lantz (2016) - Mikel Chamizo

- A pebble on a distant shore (2017)- Vasileios Phillipou

- Begiratu (2018)- María Eugenia Luc

- Etorkiz eta Izatez (2018)- Isabel Urrutia

- Obra berria (2019)- Helga Arias

- Obra berria (2019)- Sofia Martínez

TRIORAKO OBRAK (ez Zukanek enkargatuak)

- Tierkreis (1974-75)- K. Stockhausen

- Ceci n'est pas une balle (2010)- Alexander Esperet

DUORAKO OBRAK (ez Zukanen enkargatuak)

- Haize- orratz (2009)- Gabriel Erkoreka

- Metal Work (1984)- Magnus Lindberg

- Retrouvailles (2013)- Georges Aperghis

DISZIPLINA ANITZEKO PROIEKTUA

- Una mirada a sus vidas (2017)- Francisco Dominguez

ZUKAN 220V50H

- Obra berria (2019)- Hugo Morales

- Obra berria (2019- Brais Novoa

- Obra berria (2019)- Juan Luis Montoro

bottom of page